Lur barneko
beroaren eraginez nukleotik gertu aurkitzen diren mantuko
harrien tenperatura oso altua da. Harri beroak arinagoak dira eta poliki-poliki
litosferaraino igotzeko joera dute, eta han alboetara desplazatzen dira hoztuz
joaten diren bitartean. Ondorioz, harriak dentsoagoak bilakatzen dira, hau da,
astunagoak, eta berriro mantuan hondoratzen dira. Mantuan gertatzen diren
material bero eta hotzen goranzko eta beheranzko ibilbide horiek mantuko konbekzio-korronteak deitzen
dira, litosfera zatitzen eta plakak bultzatzen dituztenak.
Grabitatearen eraginez dortsalean eratu den litosferak bi aldeetara
irristatzeko joera du. Grabitateari esker ere subdukzioz hondoratzen diren plaka
zatiek plakaren gainerako zatitik tira egiten dute, plaka hori azkarrago
mugiaraziz.
Beraz, litosfera-plakak mantuko konbekzio-korronteen eta grabitatearen elkarreraginez desplazatzen dira.
![]() |
Bultzada dortsaletan eta subdukzio-aldeetan |
Beraz, litosfera-plakak mantuko konbekzio-korronteen eta grabitatearen elkarreraginez desplazatzen dira.
Konbekzio-korronteak eta, ondorioz, plaken higidura eragiten dituen Lur-barneko energiak bi jatorri ditu:
- Lurrak oraindik gordetzen duen sortu zen garaiko energia termikoa.
- Elementu erradioaktiboetan aberatsak diren Lur barneko harriek igortzen duten energia nuklearra.
Plaken higidura, sumendi eta lurrikaren jatorria,
mendikateen eraketa, hondo-ozeanikoen hedapena eta beste prozesu geologiko ezin
dira bananduta ulertu eta gaur egun 1968ean garatzen hasi zen plaka-tektonikaren
teoria zientifiko orokorraren barnean dute azalpena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina